XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun Trantsilvania ez da mapetan agertzen; Errumaniako zati bat da.

Konde hura oso ankerra anker=cruel eta torturazalea zenez, Drakula izengoitia izengoiti=sobrenombre eman zioten (jatorriz deabruaren semea esan nahi du).

Hil ondoren, zabaldu egin zuten Drakularen hilobia, baina han ez zuten gorpurik aurkitu, eta horregatik hasi zen jendea Drakula ez zegoela hilda pentsatzen.

Garai hartan Trantsilvaniako jendeak banpiroetan sinesten zuen.

Haien ustez, banpiroak ez ziren hiltzen.

Egunez atsedenean egon eta gauez mugitzen ziren.

Jendeari eraso egin eta odola edaten zioten; beraiek erasotako jendea ere banpiro bihurtzen zen, sekula hil gabe; hauek beste pertsona batzuei erasotzen eta odola edaten hasten ziren.

Honela gero eta banpiro gehiago zegoen munduan.

Trantsilvaniako jendeak beldur handia zien banpiroei eta gauza bitxi asko sinesten zuen beroriei buruz.

Sineskizun hauen arabera arabera=conforme a, segun, horma handietan gora eta behera ibiltzen ziren, eta airean hegan ere bai.

Banpiroak hegazti edo abere bihurtzen ziren, eta hauts edo behelaino bihurtzeko ere gai ziren.

Jendea zer pentsatzen ari zen ere bazekiten, eta beraiek nahi zutena jendeari eragiteko eragin=obligar a hacer ahalmena zuten.

Jende hark era askotara babesten zuen bere burua banpiroen kontra.

Kristau-gurutzeak eramaten zituzten lepotik zintzilika.

Berakatz-landareak berakatz=ajo jartzen zituzten etxeetan.